Arrasatek 4 hilabete daramatza radar barik herri barruko kabinetan

0
1388

Nahiz eta Udal-gobernuak urrian zerbitzua SUITS enpresari kontratatzea onartu zuen, orain arte (martxoaren 22ra arte) ez dago radarrik, hau da, abiadura neurtzeko makinarik 4 kabinetan.

Iazko urrian Udal-gobernuak onartu zuen SUITS SLU enpresari, Sustainable Intelligent Transportation Systems enpresari, esleitzea ondorengo zerbitzua:

“Udalaren titulartasuneko bideetan [herri barruko errepideetan] motordun ibilgailuen zirkulazio abiadura neurtzeko eta txostenak egiteko (artxiboak) zerbitzua”.

Era berean, Udal-gobernuak orduan onartu zuen, zerbitzua bete ezkero, enpresari 57.346’74 € ordaintzea urteko (BEZ barne), eta akordio hau printzipioz bi urterako litzateke.

Iazko urrian Udalak radarraren kabinetako bat Musakolako Gipuzkoa etorbidera lekualdatu zuen, baina radarra (abiadura neurtzeko makina) Arrasate pasealekuko kabinan zegoen.

Iazko azaroan zenbait langile Zaldibarko kabinan ibili ziren radarra (abiadura neurtzeko makina) funtzionamenduan jarri ahal izateko lanetan. Hala ere, radarra ez zen bertan jarri, ezta Arrasate Pasealekuko, Osinako eta Gipuzkoa Etorbideko beste kabinetan ere. Ordutik gutxienez Arrasatek 4 hilabete daramatza kabinetako radar barik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen