Aitor Fernandez (Osasuna) atezain onena izan da Ligako 23. jardunaldian

0
897

Atezain arrasatearrak gelditu erabakigarriak egin zituen Sevillan, bere taldeak garaipena lor zezan. Gainera, lehiaketako atezain seguruenetako bat dugu.

Irudia: Osasuna.

Aitor Fernandez Abarisketa (Arrasate, 1991) Lehen Mailako gizonezkoen espainiar Ligako atezain onena izendatu du La Ligak.

Gure atezainak denboraldi honetako 10. jardunaldian ere lortu egin zuen, eta oro har lehiaketako atezain seguruenetako bat da:

Partiduko batezbeste soilik 0’77 gol jaso ditu, eta Atlético de Madrid-eko Oblack ospetsuaren pare dago sailkapenean.

Gainera, orain arteko Ligako azken partiduan, Celtaren aurkako lehian, gure atezainak taldearekin beren atea hutsean mantentzea lortu zuten.

Kontuan hartzekoa da ere arrasatearra Iruñeko taldearekin Kopako finalerdietan dela, eta Athletici aurrea hartu ziotela joaneko partiduan. Zorionak Aitor! Segi gogor!

Bideoa ikusgai hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen