Dendariek zapatu goizean ere pertsiana igo zuten, eta kalitatezko pagotxak kalean jarri zituzten, herritarrei eskainiz, Ibai-Artek antolatuta.
Goiza biziagoa egiteko, Zirkun Zirkoak kale-animazioa zabaldu zuen Maiatzaren Lehenengo plazatik abiatuta, kaleetan zehar.
Eguraldia lagun, arrasatear ugarik udazken-neguko azoka baliatu zuten erosketak egiteko, 30 denda inguruk adin guztientzako produktuak eskaini baitzituzten.
Eguerdi partean, Swingcollective taldeak kontzertua eman zuen Arbolapetan, eta ikus-entzule ugarik swing, jazz eta bestelako estiloko emanaldia jarraitu zuten.
Aipatzekoa da bitxikeria gisa bertako saxofoi-jolea, Elsa Garcia Lizundia, garaian Dinamita pa’ los pollos talde ospetsuan aritu zela.
Atzo arratsaldean ere beherapen handiko azokan salerosketak egin ziren, eta ekimena osatzeko Erromintxelak talde arrasatarrek kontzertua eman zuten Herriko plazan. Ikus-entzule mordo batek jarraitu zuen Iñigo, Jon, Jokin, Aitor eta Mikelen emanaldia.




