AGT Arrasate/Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du gaur, Mojategin Gaztediren aurka jokatu duen partiduan. Oso partidu gogorra eta borrokatua izan da, eta AGT Arrasate/Eibarrek egindako presioari esker Gaztedik ezin izan du bere jokoa egin. Aurkariari eragindako hutsegiteen ondorioz, sufritu arren, garaipena etxean geratu da. Partidu oso gogorra izan da, eta bi taldeek falta asko egin dituzte.
Hauxe izan da AGT Arrasate/Eibarrek denboraldi honetan Mojategin jokatu duen azken partidua. Hemendik liga amaierara arte, Eibarko Unbe zelaian jokatuko dute.










