Eguerdian arrasatear ugari Herriko plazan bildu dira AHTren lanek Lezetxikiko kobazuloko galeria batean eragindako kalteak salatzeko. Lezetxikiko Lagunak elkarteko kideek eman zuten alarma ahotsa, bideo bat eta argazki batzuk argitaratuz, non tunel bat kobazuloa gurutzatzen ari dela ikus daitekeen. Obra horiek, gainera, lur jauzi bat eragin dute, galeria itxiz.
Elkarretaratzean, AHTren lanek Lezetxikin eragindako kalteak ez ezik, urte hauetan Debagoienan egindako lanek eragindakoak ere salatu dituzte. “Gure eskualdeari dagokionez, Debagoiena izan da suntsipen handiena sufritu duen ingurunetako bat. Garagartza eta Gezalibar hornitzen zituen bost iturrietako iturburua hondatuta dago 2010tik, Kobate erreka eztali zen obrak egiteko, eta izuriak eta ur lapurketak izan dira Aramaio errekan.”
Era berean, azpimarratu dutenez, “beharrezkoa ikusten dugu erakunde publikoei ondorengoa eskatzea: gure herriko ondare naturala, kulturala, arkeologikoa, eta gaur plaza ekarri gaintuen ondare geologikoa, neurri eranginkorrekin babestea.” Gogorarazi dute “ez dela berandu AHTren lanak gelditzeko.”
Irakurritako testu osoa:









