Leuneko seikoteak emanaldia eskaini du gaur goizean herriko hainbat gunetan. Iturbide egoitza izan da jardun duten lehenengo tokia. Egoiliarrek seikoteak jo dituen Gabonetako abestiekin gozatu dute. Musakolako San Isidro plazan, Herriko plazan eta Arbolapetan ere aritu dira. Musakolan Txoronpiorekin eta Txoronpiarekin bat egin dute.







