Goizetik jende ugari dabil Fruta, barazki eta herriko saltokien azokan. Arrasatearrek lehen erosketak egin dituzte eta non aukeratu izan dute: frutak, barazkiak, ogia, pastelak, gazta, eztia, etab… Aurreko urteetan bezala, postu onenei sariak emango zaizkie. Sari banaketa eguerdiko 12:00etan izango da.




















