250etik gora akordeoilarik parte hartu dute Gipuzkoa Jaialdian

0
690

Bakarkaka, ganbera-musikan nahiz ensemble gisa eragin diote akordeoiari, eta guztiek saria jaso zuten, Hauspozek antolatuta.

Argazkiak: Hauspoz.

Atzo (zapatua) Udal-harreraz gain, Gipuzkoako Jaialdia ospatu zen, akordeoiaren bertako hitzordurik herrikoiena, Hauspoz elkarteak antolaturik.

Jaialdiak hainbat atal izan zituen: bakarlarien 7 kategoria, ganbera-musikako 3 kategoria eta ensemble kategoria 1.

Denera 250 akordeoilari baino gehiago elkartu zituen, 6 eta 18 urte bitartekoak eta nazio ezberdinetakoak: Katalunia, Galizia, Espainia (Madril, Gaztela-Leon, Kantabria, Aragoi, Murtzia) eta Euskal Herria.

Haur nahiz gazte hauek jendaurrean aritu ziren Kulturaten, Arizmendi Ikastolan edota Amaia Antzokian, eta merezitako saria jaso zuten.

Izan ere, sari banaketa ere atzo ospatu zen Amaian, aforoa ia beteta zegoelarik. Ekitaldi honetan kategoria bakoitzeko partaide nabarmenenak zuzenean aritu ziren.

Horiek guztiek parte-hartze diploma bana jaso zuten, zegokion domina eta zenbait opari. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen