Framea: Udala, mediatekakoa.
Udalbatzak ezohiko plenoa egingo du datorren martitzenean, azaroak 8, lehen deialdia arratsaldeko 18:00etan izango delakorik. Mahai gainean ondoko gaiak izango dira:
1.- 2022ko urriaren 4ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.
2.- 2021eko Kontu Orokorraren onarpena, hala badagokio.
3.- Aurrekontua Betearazteko Arauaren aldaketaren hasierako onarpena, hala badagokio.
4.- 19. kreditu aldaketaren hasierako onarpena, hala badagokio.
5.- Irailaren 30ean 2022 urteko aurrekontuaren egoeraren berri ematea.
6.- TGBak 2022ko 3. hiru hilabeteetan onartutako kreditu aldaketen espedienteei buruzko informazioa.
7.- 3. hiruhilabeteko batez besteko ordainketa epearen berri ematea.
8.- Hiri-garraioaren emisio txikiko eta eraldaketa digital eta jasangarriko eremuak ezartzeko udalerriei laguntzak emateko programaren barruan dirulaguntza eskaeraren zuzenketa berrestea.
9.- Lan poltsak kudeatzeko araudia aldatzeko proposamena.
10.- 2022 urteko ordainsariak eguneratzeko proposamena (%1,5a igotzea).
11.- Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitzeko exekuzio obrari (2. fasea: obrak jarraitu eta bukatzeko) dagokion harrera akta sinatu izanaren berri ematea.
12.- Gipuzkoako Taxien Elkartea (AGITAX) eta G. TAXI: 2023ko urterako herriko taxi tarifak proposatzea.
13.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
14.-“Herriko haur parkeetan elementu naturalak integratzea”ri buruzko mozioa, Arrasateko haur eta guraso asanbladak aurkeztutakoa.
15.- “Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan” mozioa, EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutakoa.
16.- Galdera-erantzunak




