Mondravember abian da eta Mondratik 375 € solidario jaso ditu

0
1438

Movember mugimenduko kideak mostatxoa uzten hasi dira, eta horretan hasi zen King’s ile-apaindegia aurreko ostiralean.

2022ko Mondravember abian dago, eta aurreko ostiralean Zarugaldeko ile-apaindegia bibotea utzi gura zutenei bizarra mozten hasi zen.

Gainera, zapatuan Mondravember Mondra-UDA derbian izan zen, eta klub zuri-moreak, argazki bidez bere atxikimendua agertzeaz gain, errifekin lortu zituen 375 euroak Mondravemberri eman zizkion dohaintzan. Honek sare sozialen bidez ere eskerrak eman dizkio.

Gogoratzekoa da Movemberrek helburu duela “gizonezkoen gaixotasunen, batez ere barrabiletako edo prostatako minbizien, prebentzioa”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen