Gaur arratsaldean kontzertua ematekoak ziren Taupa tabernak antolatutako Ganberocken. Hala ere, NCCek azaldu duenez “taldekide baten osasun arrazoiengatik, gure gaurko Arrasateko ekitaldia bertan behera utzi behar dugu”. El Volketek eta Taupak baieztatu digute egoera.




