Gaur arratsaldean jarraitu dute Puntaik Punta jaialdiaren jarduerek. Musikak protagonismo handia izan du Sambamañako kalejirarekin eta Biteri plazan egin diren bi kontzertuekin. Arratsaldeko 19:00etan Klak! taldea igo da agertokira eta gaueko 20:30etan NHIL taldea.
Arrasatearrek naturaz gozatzeko aukera ere izan dute adin guztietarako jarduerekin. Monterronen orientazio proba-lasterketa egin da, eta irabazleak saski bat eramango du. Bestalde, Santa Barbaran baso bainuaz gozatzeko aukera egon da.
Bihar, igandea, urriak 16, jarduerek aurrera jarraituko dute:
Goiza girotzen:
11:00 Trikitixa eskolako taldearen kalejira.
12:30 Herrixa dantzan dantzaldia, bailarako arrabitariekin. Musika zuzenean Biteri plazan, arrabitari taldearekin. Dantza gidaria: Patxi Montero.
Goizeko ekintzak:
09:00 Mendi ibilbide gidatua: Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartza. Eman izena.
09:30 Mendi ibilbide gidatua Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira. Eman izena.
10:00 Mendi ibilbide gidatua: Murugain, dragoiaren bidetik. Eman izena.
10:00 Bizikletan ibilbide gidatua: Vasco-Navarro bide berdetik. Eskoriatzatik Arrasatera. Eman izena.
10:30 Espeleoarrikrutz, Arrikrutz-Oñatiko koban. Eman izena.
12:00 Bisita gidatua Gatz museora. Hiruerreketa ibilbidearekin Deba ibaiaren sorrera eta Leintz Gatzagako inguruak ezagutzera. (Gaztelaniaz bisita 13:00etan izango da). Eman izena.
Arratsaldea girotzen:
18:00 Kale antzerkia, Hortzmugaren eskutik; “Jule”. Biteri plazan.
Arratsaldeko ekintzak:
16:30 Bisita geologikoa: “Arrasate harri bitxia”, erdigunean. Eman izena.
PUNTAIK PUNTAK 3 GUNE NAGUSI:
Biteri plaza: natura-turismo azoka eta Debagoieneko artisauen azoka:
- Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
- Domekan 11:00-14:30
Zaldibar: abentura jolasak umeentzat
- Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
- Domekan 11:00-14:30
Jaialdiaren inguruko informazio guztia puntaikpunta.eus webgunean kontsulta daiteke, eta bertan edo 747 41 75 85 telefonoan eman behar da izena zenbait ekintzatan izena emateko.


















