Eskualdeko pentsionistek Madrilgo manifestazioan parte hartu dute

0
1145

Pentsionistek manifestazioa egin dute Madrilen pentsioak KPIren parekoak izatea eskatzeko.

Argazkia: Pentsionistak.

Milaka pentsionistek, tartean Arrasateko talde batek, manifestazioa egin dute larunbat honetan Madrilen, pentsio eta soldata duinak eskatzeko.

Aldarrikapenen artean, honako hauek daude: pentsioak benetako KPIaren arabera igotzea, erosteko ahalmena ez galtzeko; gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren berdina izatea, gaur egun hilean 1.000 eurokoa baita; eta borondatezko erretiro aurreratua ez zigortzea, legeak une bakoitzean ezartzen dituen kotizazio-urteak metatu direnean.

Gainera, pribatizaziorik ez egiteko eskatu dute, publiko izatetik pribatu izatera ez pasatzeko Gobernuaren eta bankuen adostasunarekin. Azken batean, bizitzaren kostua igo denarekin soldatak eta pentsioak igotzea eskatu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen