AGT Arrasate/Eibarrek ezin izan du Durango gainditu Mojategin

0
772

AGT Arrasate/Eibarreko neskek bere zaleen aurrean jokatu dute, Durangok bisitatu baitu Mojategi gaur goizean.  Delgado eta Cuevasen neskek orain direla 15 egun jokatuko zuten denboraldiko aurreneko neurketa, eta Iruñeatik esku hutsik etorri ziren La Unica kontra 67-0 galdu ondoren. Denboraldiko lehen garaipenaren bila zelairatu dira bi taldeak, Durangok ere ezin izan baitzuen ligako lehen partidua irabazi Bera-Beraren aurka.

Partiduan AGT-k aurretik hasi da markagailuan. Etxeko konbinatua gogor aritu diren arren Durangok eskuratu du garaipena 12-26 markagailuarekin. Kontutan izan behar da talde eratu berria dela, aurretik elkarren artean ezagutzen ez diren jokalariekin osatutakoa –Mutrikukoak barne-, AGT Arrasate/Eibarrek taldea sendotzen jarraituko duela denboraldiko lehen partiduetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen