Puntaik Punta jaialdiak ekitaldiz bete du Arrasate gaur goizean [argazki galeria eta bideoak]

    0
    1620

    Eguzkia lagun izan dute Puntaik Puntaren bigarren egunerako antolatu diren ekintzek, Debagoieneko Bidezidorrean Jaialdiak. Puntaik Puntan noski ez da mendi-ibilbiderik falta. Gaur goizean bi egin dira: Udalaitxera igoera gidatua eta Urkulu-Santikrutz-Andarto-Degurixarako ibilbide gidatua. Azken hau Sigi-sagan enpresako Eñaut Ramilaren eskutik.

    Gainera, goizean zehar hainbat ekintza antolatu dira herriko hainbat lekutan. Biteri plazan Nordic walking-aren hastapen ikastaroa eta Deba ibaiaren biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua egin dira.

    Arrasateko kultur elkarteek ere bat egin nahi izan dute Puntaik Puntarekin. Erraldoi eta kilikien konpartsak kalejira egin dute herriko kaleetan zehar Arrasateko gaiteroak lagunduta. Ondoren, Biteri plazan Mikel Zamorak kontzertua eskaini du bere bandarekin batera.

    Larunbat osoan eta igande goizean, arrasatearrek herrian prestatu diren bigunez gozatzeko aukera izango dute. Biterin Natura-turismo azoka eta Debagoieneko artisauen azoka bisita daitezke.

    Txikienek abentura jolasekin disfrutatzeko aukera izango dute Zaldibarren.

    Bukatzeko, gaur goizean, Bertakoen Produktuen Azoka ospatu da Seber Altube plazan. Debagoieneko Bidezidorren Jaialdiarekin egin dute ere herriko ekoizleek.

    Urriaren 15a, larunbata:

    Arratsaldea girotzen:

    18:00 Sambamaña batukada taldearen kalejira.

    19:00 Kontzertua: Klak!son taldea, Biteri plazan.

    20:30 Kontzertua: NHIL taldea, Biteri plazan.

    Arratsaldeko ekintzak:

    16:30 Orientazio proba-lasterketa, sariarekin (14 urtetik gorakoentzat) Monterron parkean. Eman izena.

    17:00 Baso bainua Santa Barbara parkean; irteera Biteri plazan. Eman izena.

    Urriaren 16a, domeka

    Goiza girotzen:

    11:00 Trikitixa eskolako taldearen kalejira.

    12:30 Herrixa dantzan dantzaldia, bailarako arrabitariekin. Musika zuzenean Biteri plazan, arrabitari taldearekin. Dantza gidaria: Patxi Montero.

    Goizeko ekintzak:

    09:00 Mendi ibilbide gidatua: Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartza. Eman izena.

    09:30 Mendi ibilbide gidatua Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira. Eman izena.

    10:00 Mendi ibilbide gidatua: Murugain, dragoiaren bidetik. Eman izena.

    10:00 Bizikletan ibilbide gidatua: Vasco-Navarro bide berdetik. Eskoriatzatik Arrasatera. Eman izena.

    10:30 Espeleoarrikrutz, Arrikrutz-Oñatiko koban. Eman izena.

    12:00 Bisita gidatua Gatz museora. Hiruerreketa ibilbidearekin Deba ibaiaren sorrera eta Leintz Gatzagako inguruak ezagutzera. (Gaztelaniaz bisita 13:00etan izango da). Eman izena.

    Arratsaldea girotzen:

    18:00 Kale antzerkia, Hortzmugaren eskutik; “Jule”. Biteri plazan.

    Arratsaldeko ekintzak:

    16:30 Bisita geologikoa: “Arrasate harri bitxia”, erdigunean. Eman izena.

    PUNTAIK PUNTAK 3 GUNE NAGUSI:

    Biteri plaza: natura-turismo azoka eta Debagoieneko artisauen azoka:

    • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
    • Domekan 11:00-14:30

    Zaldibar: abentura jolasak umeentzat

    • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
    • Domekan 11:00-14:30

    Jaialdiaren inguruko informazio guztia puntaikpunta.eus webgunean kontsulta daiteke, eta bertan edo 747 41 75 85 telefonoan eman behar da izena zenbait ekintzatan izena emateko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen