Gelmako jaien azken eguna ere ekitaldiz beteta egon da. Goizean erraldoi eta buruhandiak auzoan ibili dira dultzaineroekin batera. Eguerdian auzoko herritar askok hartu dute parte Paella janan. 200 bat paella anoa banatu dira. Arratsaldean berriz, Tor Magoak eman die amaiera jaiei. Haurrek, eta ez hain haurrek, magia truko ezberdinekin gozatu dute.


















