Gelmako jaiak giro bikainarekin hasi dira

0
3049

Gelmako jaiak giro bikainarekin hasi dira gaur goizean. Gaur Gipuzkoan jaia denez, haurrek Herri Kirolez gozatzeko aukera izan dute Txatxilipurdiren eskutik gaur goizean. Gainera, txosna eta kamisetak eta zapiak saltzen dituen postua ireki dira. Sorpresa gisa, antolatzaileek saguzar puzgarri bat jarri dute.

Jaien irekiera ofiziala gaur arratsaldean izango da, Saguzarraren jaitsierarekin arratsaldeko 19:00etan. Jaien ekitaldi garrantzitsuenetako bat ere izango da, Go!azen ikuskizuna, Arrasateko Udalarekin elkarlanean antolatuta. Ikuskizunean hainbat kamiseta eta mikrofono bat zozketatuko dira. Jaietan ere Mondra, Eibar, Erreala eta Athletic taldeen kamiseten zozketan parte hartzeko tiketak salduko dira. Kamiseta hauek taldeek eman dituzte. Ondoren, bertaratzen diren guztiek AZ Gaubela DJaz gozatzeko aukera izango dute.

Larunbaterako eta iganderako ere ekitaldi ugari antolatu dituzte:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen