Kaleko Jaixak eta Kubatar Iraultza ospatuko dira Ferreriasen 26an

0
1351

Jai Batzordeak ohiko egitaraua prestatu du, eta gainera egun horretan (uztailaren 26an) mojitorik ez da faltako kale honetan.

Argazkiak: MB artxiboa.

Pandemiaren ostean, aurten Alde Zaharreko kale honetako jaiak itzuliko dira, ohi denez, uztailaren 26an.

Egun horretan bi gauza ospatzen dira: batetik, erlijio katolikoaren arabera, Santa Ana meatzarien eta emakumezko langileen zaindaria da. Bestetik, historian Kubatar Iraultzak diktaduraren aurkako garaipen garrantzitsua lortu zuen uztailaren 26an.

Ildo honetan, Ferreriasko eta inguruko tabernek mojitoa eskaini ohi diete euren bezeroei egun honetan. Era berean, Ferreriasko Jai Batzordeak ondoko egitaraua prestatu du:

  • 8:00etan etxafleruak
  • 12:00etan txistularien kalejira
  • 17:00etan haur-jolasak eta txokolate-jana
  • 19:00etan erraldoien konpartsa txikia eta txistularien kalejira
  • 19:00etan meza parrokian
  • 21:00etan kale-afaria
  • 23:00etan dantzaldia

Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen