Swing, jazz,… gaurkotuak plazaratu ditu Swingtronic-ek garaiko estetikaz

0
946

Arrasate Bluesek sargoriari aurre egiten jarraitzen du, eta gaur eguerdian euskal boskoteak swing, jazz eta antzeko soinuak oinarri elektronikoekin elkartu ditu Arbolapetan.

Goiko bideoa: Ibai-Arte.

Ibai-Artek antolatuta, kontzertu animatu eta dotorea izan da gaur eguerdian Arbolapetan, Ezkiña tabernaren ondoan, Eider Saratxaga Jimenez ‘front-woman’ gisa.

Elektroswing saioak ikus-entzule ugari erakarri ditu, eta boskoteak XX. mendeko estetika batekin, doinu eta erritmo dantzagarriak eskaini ditu. Zenbait entzulek proposamenari dantzatuz erantzun diote.

Leku berean, eta arratsaldeko 19:00etan, JAC abeslari eta gitarra-joleak zuzenekoa emango du, Mississippiko klasikoen errepertorioan oinarrituta, 2022ko Arrasate Blues birbiltzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen