Sweet Marta & The Blues Shakers taldea izan da gaur Herriko Plazan

4
1518

“Sweet Marta & The Blues Shakers” taldea, Sweet Martak, ahotsarekin eta harmonikarekin, eta Blues Shakers taldekideek, bakoitzak ibilbide musikal zabala duenak, osatzen dute: Johnny Bigstone gitarrarekin eta koroekin, Little Jordi baxuarekin eta Blas Picón bateriarekin.

Sweet Marta aho-soinua jotzen duen emakume bakarra da Espainia osoko bluesaren eszenan. Generoaren aurkikuntza harmonikarekin lotuta dago, pasio bikoitza izanik eta artistak, urte gutxiren buruan, estatuko bluesaren esparruan leku nabarmena izatea eraginez.

Eta, zalantzarik gabe, Sweet Marta eta The Blues Shakers-en arteko sinbiosiak blues-lokomotoraren itxura hartzen du…

Bi album (“Come Love” eta “Hoodoo Girl Blues”) dituen talde honek bluesaren erroak bizirik dirauela erakusten du George Armónica Smith, Koko Taylor, Bobby Blue Bland eta Junior Wells bezalako artistak interpretatuz besteak beste, eta, gaur egun, bere errepertorioko gaiak ere gehituz.

Gainera, Arrasate Blueseko kamiseta eskuratzeko aukera izango duzu, erosi zurea eta Arrasate Blues indartsu bat izango dugu.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

4 IRUZKIN

  1. Espaina, Espainia, Espainia…
    Kokoteraino, hi, nahikoa espainolizauta gaude jada.
    Non gaude: Espainiako autonomia batean ala Euskal Herriko lurralde batean? Alde guztietatik bonbardeatzen gaituzte lehenengo aukeran eroso senti gaitezen, hau da, espainol senti gaitezen (komunikabideak, Eusko Jaurlaritza…).
    Eskerrak oraindik bagauden herri honetan euskal kontzientzia dugunok ( azken mohikanoak)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen