Bertako sortzaile gazte ugariri bozgorailua jarri die Txosnaguneak

0
1223

Estilo ezberdin ugari entzun, ikusi, dantzatu, saltatu,… dira Sanjoanetan Txosna Batzordeak antolatuta. Hona hemen kronologikoki izandako emanaldiak:

Nhilen kontzertuko argazkia: Iratxe Etxeandia / Añube eta Banana Shakeko kontzertuetakoak: Txosna Batzordea / Tattaren kontzertukoa: Tatta.

Las Clitorixxx:

Zaparradaren ondorioz, eszenatokian ur ugari sartu zen, eta Arrasateko punk taldearen kontzertuak ordu erdi inguru iraun zuen.

Añube:

Arrasate-Bergara-Ataungo taldeak ere zuzenekoa eman zuen, eta aurten kaleratutako diskoaren zenbait abesti eskaini zituen, besteak beste.

Banana Shake:

Zazpikote arrasatearrak iaz debuta egin zuen, eta Gaztetxean nahiz Ziorlan egin zuen bezala, Txosnetan ere doinu eta erritmo animosoak eskaini zituen.

Nhil:

Leintz Bailarako taldeak pop-funk doinuak eskaini zituen, eta tartean bere bi dikoetako kantuak jo zituen.

DJ Ta$aund System:

Proposamen musikal honek ere doinu dantzagarriak eskaini zituen ostiral eta larunbat arteko goizaldean txosnetan.

Etxepe&Fane:

Zapatuko jaialdia rap eta hip-hoparekin hasi zen, ‘etxe’ko proposamen kultural batekin:

Tatta&Mutiko&Denso:

Bertako sortzaile gehiago Txosnaguneko oholtzara igo ziren doinu urbanoak eskainiz:

Merina Gris:

Ekainaren 25eko jaialdiari Donostialdeako Merina Gris taldeak eman zion jarraipena, funtsean pop, post-rock eta elektronika eskainiz.

Ondoren, Su Ta Garren kontzertuak amaiera eman zien aurtengo Txosnaguneko Sanjoanetako kontzertuei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen