Su Ta Garrek, txosnak lepo, 35 urteen kanta-piloa eta RIPen bat jo ditu

0
2010

Kontzertuak bi ordutik gora iraun du eta publikoak gozatu ederra hartu du. Aurrez hainbat gaztek euren sorkuntzak ere partekatu dituzte: Etxepe&Fane, Tatta&Mutiko&Denso eta Merina Gris.

Txosna Batzordeak antolatuta, jaialdiari rap eta hip-hoparekin ekin zaio bart, Etxepe&Fane eta Tatta&Mutiko&Denso sortzaileen eskutik.

Ostean, Merina Gris Donostialdeko taldeak pop, post-rock eta elektronika eskaini ditu, besteak beste, estetika berezia lagun.

Ondoren, Su Ta Gar igo da oholtzara, eta taldearen 35 urteetako ibilbidearen harira, eskertuta azaldu egin da. Halaber, Eneko Allende gogoan izan du, eta arrasatearren omenezko abesti bat eskaini du.

Kontzertuan taldeak bere kantu ezagunenetarikoak eskaini dizkio publikoari, baita RIPen ‘Enamorado de la muerte’ ere.

Laukoteak bi ordu inguruko zuzenekoa eman du, eta ikus-entzuleek gozatu ederra hartu dute. Zorionak Su Ta Gar!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen