Arrasateko pentsionistak Euskal Herriko Pentsionisten Txirrindulari Martxaren hasieran izan ziren

0
731

Ekimena astelehenean abiatu zen Donostiatik eta 700 kilometro egingo ditu.

30 bat lagunek osatutako taldea abiatu zen astelehenean Donostiatik Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren lehenengo Txirrindularitza Martxari hasiera emanez. 700 kilometrotan zehar, 13 etapatan banatuta, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko du.


Ehun pentsionista baino gehiago bildu dira gaur goizean Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen aurrean, ekainaren 25era arte Euskal Herriko hainbat herri zeharkatuko dituen mobilizazioaren irteerari babesa emateko. Horien artean Arrasateko pentsionistak ere izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen