Udaberri Ziklo Musikalarekin jarraituz, aste honetan eszenatokira perkusio eta gitarra ikasleak igo dira. Atzo, Musika Eskolan, perkusio ikasleek ikasturte honetan zer ikasi duten erakutsi zieten beren senide eta lagunei. Gitarra ikasleek gauza bera egin dute gaur arratsaldean Kulturaten eskaini duten kontzertuan.
Ez da izango Arrasate Musikalek aste honetan eskainiko duen azken kontzertua. Larunbatean, eguerdiko 12:00etan Arrasate Musikaleko gaiteroek kontzertua emango dute Musika Eskolan.










