6 mendi ibilbide eta bisita gidatu historiko antolatu ditu Udalak Aste Santuko oporraldirako

0
966


– Arrasate monumentala, industriala zein udal eraikina bisitatzeko aukera izango da eta Santagedaatx, Errogatibak eta PR-GI 205 Anporretako bira (burdinaren bidea) zeharkatzeko natur ibilaldiak izango dira aukeran.


– Izen ematea, halaber, zabalik dago dagoeneko, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz eta www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez.

Aste Santuaren atarian, urtero moduan, herritarrei zein bisitariei Arrasate ezagutzeko ekintza- proposamen eta ibilbide natural zein historikoez osatutako agenda oparoa prestatu du Udalak. Izan ere, Arrasatek ondare historiko eta natural handia eta aberatsa du, eta hori ezagutzera eman eta indartzeko xedez, udalak hainbat ekintza antolatu du apirilaren 14tik 24ra bitartean, “Arrasate, gertuko turismoa. Tu destino cercano” lelopean.


Udalak nabarmendu duenez, “gure herrian bertan altxor ugari dugu, gure ondarea, natura… eta era jasangarrian gozatu dezakegu. Ekintza kultural zein artistikoen osagarri da, egun osoko planak eskainiz herritar zein bisitariei”.


Izen ematea, halaber, zabalik dago dagoeneko, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz eta www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez. Azpimarratu behar da, jakina, bisita eta ibilbide guztiak egingo direla prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, eta gaur egungo osasun neurriak errespetatuz, betiere, herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko.


Hona hemen Aste Santurako antolatu den turismo eskaintza:


Bisita historikoak
Apirilaren 14an, eguena, “Arrasate monumentala eta gehiago”: Arrasateko historiaren pasarte garrantzitsuenak historiaurretik aro berrira arte.
– 10:30ean euskaraz
– 12:30ean gaztelaniaz
– Abiapuntua: Herriko plaza

Apirilaren 15ean, egubakoitza, “Arrasateko industria ondarea”: industrializazioak Arrasaten izandako eragina.
– 10:30ean euskaraz
– 12:30ean gaztelaniaz
– Abiapuntua: Herriko plaza

Apirilaren 16an eta 23an, zapatuak, “Arrasateko udaletxea”: pasarte historikoen eta politikoen lekuko izan den eraikina ezagutzen.
– 10:30ean euskaraz
– 12:30ean gaztelaniaz
– Abiapuntua: Herriko plaza

Mendi ibilbideak:
Apirilaren 17an, domeka, “Santagedaatx”: Gesalibar gaineko Santagedaatx tontorra (414 m.) ezagutzeko ibilbidea.
– 09:00etan.
– Abiapuntua: Herriko Plaza.

Apirilaren 18an, astelehena, “Errogatibak gogoratuz”: ibilbide honetan ermitaz ermita egiten ziren errogatibak gogoratuko dira. 1713an debekatu ziren errogatiba hauek, hiru egunetan zehar egiten ziren. San Kristobal eta San Balerio ermiten arrastoak ikusiko dira.
– O9:00etan.
– Abiapuntua: Herriko Plaza.


Apirilaren 11n, domeka, “PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea”: Ibilbide honetan “PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea” egingo da. Mineral garbitokia zegoen ingurua, hezegunea eta gerra zibileko lubakiak ezagutuko dira.
– 09:00etan.
– Abiapuntua: Herriko Plaza.

Arrasate zure kasa:
www.arrasate.eus web orrian eta turismo-esku orrian mapa turistiko zein mendi ibilbideen gida eskura daiteke. Gomendatzen da erdigunean dauden ibilbideak egitea, hala nola Erdi Aroko ibilbidea eta industria ondarearen ibilbidea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen