% 100ean birziklatuta dagoen ehunarekin eginda dago, eta Euskal Herrian diseinatu eta fabrikatu egin da.
Testua: Astore.
Gaur goizean Astorek aurkeztu du, Aspe eta Baiko enpresekin batera, markak diseinatu duen pilotarientzako elastiko berria, binakako txapelketaren finalistek, Laso-Imaz (Baiko) eta Altuna-Martija (Aspe), apirilaren 3an ospatuko den partiduan estreinatuko dutena. Duela hamarkada batzuetatik euskal pilotariak jantzi dituen markak % 100ean birziklatutako ehunarekin egindako elastikoa aurkeztu du, Euskal Herrian diseinatuta eta eginda. Ekitaldira gerturatu dira Iñigo Unanue, Astoreko salmenta-koordinatzailea; Unai Iglesias, Baikoko merkataritza-zuzendaria; Ignaxio Errandonea, Aspeko merkataritza-zuzendaria; eta, Baikoren aldetik, Laso, Imaz, Jaka eta Mariezkurrena II eta, Asperen aldetik, Altuna, Martija, Ezkurdia eta Tolosa pilotariak.
Iñigo Unanuek esan du aurkezpenean: “Jantzi jasangarria, funtzionala eta teknikoa egin nahi izan dugu, made in Basque Country, hau da, tokiko diseinatzaileek eginda, gertu fabrikatuta. Berritasuna estetikari dagokio. Zuriarekin jokatu dugu. Horrela, Baiko eta Aspe enpresen elastikoak bereizi ditugu goiko aldean. Baikoren elastikoak bi sorbaldak ditu zuri kolorekoak eta Asperena, ordea, zuria da sorbalda batean eta mahukan. Horrek bereiziko ditu txapelketetan zehar”.
Aurreko modeloa bezala, elastiko berria % 100ean birziklatuta dagoen Dryshell ehun malguan eta oso arinean eginda dago. Plastikozko 11 botilarekin eginda dago, hain zuzen ere. Transpiratzeko gaitasun bikaina dauka, eta azkar lehortu egiten da. Horrez gain, HeiQ Pure bakterioen aurkako tratamendua darama, kiratsa saihesten duena. Kirol-patroia jarraituz garatu da elastikoa, pilotariaren mugimenduak kontuan hartuz. Ebakiak ditu aldeetan elastikoa altxa ez dadin, eta mugitzeko askatasun osoa eta erosotasun handiagoa eskaintzen ditu. Halaber, itxura dotoreagoa eta “retro” ematen dion lepo bat gehitu zaio.
Asperen zein Baikoren elastikoa gorri eta urdin kolorean dago, eta Astoreren ohiko salmenta-puntuetan erosi ahal izango dira apirilaren 13tik aurrera.
Gogorarazi beharra dago Astorek, kirol honi hasiera-hasieratik lotuta egon dena, txapelketetarako lehenengo pilotari-prakak diseinatu egin zituela 1991n, Ladis Galarzarentzat, eta pilotarien jantzien irudia guztiz aldatu zuela koloreko lehenengo elastikoak frontoian sartu zituenean. Astorek pilotariak janzten ditu frontoietan zein frontoietatik kanpo, eta hori da kirol-arropako marka tekniko gisa duen jakituriaren bermea.
Astoreri buruz
Orain 30 urte baino gehiagotik, Astore da kirol-jantzien marka egokia kiroltasunez bizitzen dakiten eta marka handien aurrean alternatiba jator eta berezia nahi duten, bere buruekin ongi sentitzen diren, beren egoera fisiko eta mentala hobetzeko kirola egiten duten eta kontzientziarekin kontsumitzen duten pertsonentzat. Horientzat egiten ditu jantziak Astorek, zintzotasunez eta erantzukizunez, eta jasangarritasun-parametroekin. Kirolean aritzeko diseinu ergonomiko eta erosoak, bereziki indoor jardueretarako; fitness eta wellness, esaterako. Sortu zenetik du Astorek pilota-munduarekiko lotura. Euskal pilotari profesionalak janzten ditu frontoietan zein frontoietatik kanpo, eta hori da kirol-arropako marka tekniko gisa duen know howaren bermea.






