HAZILAN-en izena-emateko epea luzatu da, oraindik plaza batzuk libre daudelako

0
905

Martxoaren 28an hasiko da HAZILAN-en 12.edizioa eta plaza batzuk libre daudenez, izena emateko epea luzatu egin da, martxoaren 24ra arte.

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 160 pertsona baino gehiagok partehartu dute, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak sustatu eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen duen proiektu
honetan.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea (ez da ezinbestekoa),
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

ZERTARAKO HAZILAN?

HAZILANek zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu, 80 orduko tailer teoriko-praktiko batean. Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu, lan-esperientzia hartuz eta
enplegurako sarbidea erraztuz.

Izena emateko ESKAERA ORRIA bete beharko da eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera, Mankomunitatean aurkeztu, presentzialki edo elektronikoki. Osteguna, martxoak 24a izango da izena emateko azken eguna. Aprobetxatu aukera, eta eman bultzada zure ibilbide profesionalari!

Informazio gehiago: www.debagoiena.eus / hazilan@debagoiena.eus/ Tlf: 943793090

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen