Datozen hiru egunetarako antolatu dituzten kultur ekintzei hasiera eman diete Aretxabaletan

0
853

Udalak datozen hiru egunetarako antolatu dituen kultur ekintzen artean, gaurko proposamenak 13:00etan ireki dira Herriko plazan, Gerard Moreno, Jordi Margalef eta Pere Domènech partaide dituen Habana Vieja taldeak eskaini duen kontzertuarekin. Hirukoteak Kubako musika tradizional eta herrikoia eskaini du.

Bigarren ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasi da Kurtzebarri eskolako kantxan. Erro Produkzioak konpainiak magia eta pailazoak uztartzen dituen ‘MAGIklown’ ikuskizuna aurkeztu du.

Arratsaldeko 18:30etan Arlutz kantxan ‘Kalea bizi’ ekitaldia izan da ikusgai, hiriko izaera kulturalekoa. Bertan, dantza eta musika bezalako hainbat diziplinak parte hartu dute. Gazteen break dance lehiaketa, zuzeneko rap txapelketa eta popping/hip hop erakustaldia izan dira.

Eta lehenengo eguna 20:00etan itxi da Herriko plazan, ‘Noa & The Hell Drinkers’ blues-rock talde donostiarraren kontzertuarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen