Arrasateko Udalak uztailaren 1ean zabalduko ditu Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur parkeak. Lehena iaz zabaldu zen, eta izan zuen harrera onaren ondotik, Villa Amparon, Etzaluze-Mahala Ekobulebarraen eraberritzearen baitan, ur parke berri bat eraiki da.

5-8 eta 9-12 urte arteko haurrentzako joko ezberdinak aurki daitezke bertan: Santa Barbaran, guztira, 29 joko, eta Villa Amparon, 18. Egunero egongo dira erabilgarri 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Udalak parkeen erabilera arduratsua egiteko eskaera luzatu die herritarrei. Beharrezkoa izango da, Covid-19aren aurrean, segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea. Debekatua dago ur instalazioetan jan eta edatea, maskotekin egotea edota beirazko objektuak eramatea. Albiste honetan estreinatzear den ur-parkearen inguruko zenbait argazki ikusgai dira.






Oso “eko”ak ur parkeak, bai horixe!! Mundu honetan ura soberan daukagunez erakuts diezaiegun gure seme-alabei jolasteko eta xahutzeko baliabide paregabea dela!!
Zenbat kostatu da ur parkea? Zenbat ur XAHUTUKO da Arrasaten dauden ur parke guztiekin?
Aurrera egin beharrean atzera egiten ari garen sentsazioa ematen dit…
Urtean 4 aldiz erabilita, guai dagoela esango da. Horrelakoak sinpleak gara eta batzuek badakite.
Munarrekoak 400.000 euro, honek ez dakit.
Simpleak baina ikasitakoak…inteligente mordoa dago herri honetan, ingeniariak, irakasleak..baina ez gara gai denon artean ditugun errekak garbi eta txukun izateko gutxienez bertan jolastu eta bañu bat hartzeko
Miren, Julen eta Jaime, ura xahutu? Ibaiak garbitu? Parkea garestia?
Arrasatetik buelta bat emanez gero, bertako biztanleriak zuek aipatzen dituzuen kontzeptuak oso urrun dituztela argi azaltzen da. Ingurugiroarekiko heziketari dagokionez arazo handia dago, eta konponbide erraza ez dauka. Gure semealabei etxean bi auto, autokarabana bat, lau bizikleta eta motor bat eukitea normala dela erakusten badiegu, ze nolako begirunea izango dute inguruarekiko? Hutsaren hurrengoa!!!!
Arrazoi guztia daukazu Tximino.
Nik uste nuen “txatxi guai naiz” mezua duen kamiseta eramanda nahikoa zela arazoak konpontzeko…