Monterron parkean Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan dira

1
1550

Monterron parkean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Amaren Intxaurrak’ ikuskizuna izan da ikusgai (200 pertsonako aforoa egon da eta Monterroneko gunera 18:00etatik aurrera sartu ahal izan da da).

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartu dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. 

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan intxaur zaporeko irria.

Marimototsek amak emandako parkeko landare eta lore magiko guztien haziak gordeta ditu. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz. 

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen