Gazteak Monteazpiko Terrazara hasi dira gerturatzen

3
2048

Arrasateko gazteak Monteazpiko terrazako mahaiak okupatzen hasi dira beste egun batez, gaurko giroaz eta eguraldiaz gozatzeko. Gaur arratsaldean, 20.00etatik aurrera, Bordan Bizio eta Txerrikumeak taldeen kontzertuak izango dira oholtza gainean.

3 IRUZKIN

  1. Zergatik udaletxeak ez du zeozer egiten (Santa Barbara parkeko gabeko gunearekin) argiztatu, konunak jarri, segurtasuna eta zarata kontrolatu. Eta abar, eta abar,… gau batean zoritxar bat gertatu behar da. Ez dugu nahi gure umeak hurrengo egunean antisorgailu eta botila apurtuen artean eta kakaz eta txizen artean jolastea. Inguruko bizilagunak lo egiteko eskubidea ere badegu. Bestalde negargarria iruditzen zait udaltzain patruila bakar bat bidaltzea 1.000 gizaseme kontrolatzera bidaltzea gune arriskutsu horretan inungo protekziorik gabe bidaltzea (leku ilun eta arriskutsu horretara). Zergatik ez dezute argiztatzen eta guneak prestatzen? Horrela jarraituz gero zoritxar bat baino gehiago edukiko dugu eta arazoa areagotu egingo da. Alkate agurgarria, argazki eta elkarrizketa ponpoxo gutxiago eta herriko egunekoak konpondu. Hau baita Alkate baten beharra, eta Morras Andrea mesedez oposizio gehiago egin eta irtenbideak bilatu eta aurkeztu mesedez. Hilero-hilero soldata bat dezute lan hau egiteko, eta gai ez bazarete duintasun apur bat eduki eta herriaren alde lan egiteko gaitasuna eta borondatea daukagunei utzi.

  2. Zoritxarreko gertaera uste doguna baina gertuago dago. Inguru horrekin zeozer egin behar da, derrigor. Ez dakit interbidea zein izan daitekeen, baina udaletxe bati halako puntu gatazkatsu eta beltzak desagertaraztea dagokio, denon mesederako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen