Gaur eguerdian Itzulera ekitaldia egin dute Monterronen, eta herritar ugari erakarri ditu jaialdi honek. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldia apirilean egitekoa zen, baina pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar izan zuten.
Ekitaldian Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeek, Erraldoi eta Kilikien konpartsak, Arrasateko Gaiteroak, Garinband taldeak eta Arrasate musikaleko bandak hartu dute parte, guztiak Mikel Markiegiren zuzendaritzapean. Abestien bertsio gehienak bereak dira ere. Dantza taldeek eta Erraldoi eta Kilikiek abesti ezagun hauek dantzatu dituzte.











Herritar ugari ez, pribilegiatu talde txiki bat…