Sari berezia Sole Ibabe Ortuetak jaso du.
Joan den larunbatean, ekainaren 19an, baserritarren azokarekin batera,Elkartasun Eguna ospatu ahal izan genuen.Aurten, pandemia dela-eta, Arrasateko Merkataritza Elkartearen,IBAIARTEren lankidetza ezin hobearekin soilik posible izan zenTonbola berriz jartzea.Horrekin batera baita Harreman Dendako Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta ere.
Jendearen parte hartzea ikusgarria izan zen, 1.853,90 eurora iritsi zelarik. Diru hori ANKUR Harrera-Etxera bidaliko da, Mumbai hiriko eta Indiako (India) kale eta auzo txaboletako 200 neska jasotzen dira eta bertan eta etorkizun duina,hezkuntza,janaria,osasuna,zainketa orokorra eskaintzen zaie
ArrasatekoIBAI ARTE Elkarteak emandako 300 euroko saria, Ibai-Arteko dendetan truka daiteke erosketa bonoetan .Sole Ibabe Ortueta izan da sariduna, 407 zenbakiarekin. ZORIONAK !!!
Harremanek berriro ere eskerrak eman dizkie arrasatearrei emandako laguntzagatik,eta aldi berean,mundu duinago baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu.
Argazkian, ezkerretik eskuinera, Beatriz Etxabe Otadui, Ibai-Arteko presidentea, Sole Ibabe Ortueta eta Teresa Haran Brehony Harremaneko kidea.
Denok pozik sentitu beharko genuke txartelak erosiz egindako ekarpenekin, horrela jende askoren bizitza duina izan dezaten laguntzen diegu
ESKERRIK ASKO DENOI !!!!!!!




