Eguerdian, Monterronen, Debagoieneko neska gazte talde batek Sutik Zutzera ekimena aurkeztu du. Maiatzean hasi ziren elkartzen, “Neska gazte gisa gure arazoak ditugun aurrean antolatzeko premiarekin”. Arazo horien inguruko hausnarketa bat egiteko, topaketa feminista bat antolatu dute Arrasaten uztailaren 2, 3 eta 4rako. Egun horietako egitaraua laster iragarriko dute.




