Arrasate Blueserako motorrak berotzen [Testua: Ibai-Arte]

0
968

Ekainaren 19an, arratsaldeko 19.00etan, BLUES DELUXE taldearen kontzertua eta ARRASATE BLUES GARAGARDOAREN aurkezpena egingo da KAJOI tabernan, ez galdu!

Irudiak: Ibai-Arte.

Larunbat honetan, ekainaren 19an, Kajoi tabernaren 34. urteurrena ospatuz, BLUES DELUXE taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere, Enclave del Agua antolatzen duen Soriako taldea da,  2019ko lehen Arrasate Bluesean gurekin izan genuen taldea eta gure lagun minak.

Blues Deluxek 11 urte bete ditu dagoeneko, Jesus Larraden (bateria eta ahotsa), Oscar Jimenezen (baxua eta ahotsa), Rubén Romeroren (Hammond teklatua) eta Mateo Garcíaren (gitarra, ahotsa eta Cigar Box) eskutik, eta “Blues Deluxe Session Vol.1” disko berria aurkeztuko digute. Errepertorioa musika beltzaren atzera begirada bat da, eta ondoren sortutako genero guztietan duen eragina, besteak beste, Deltako bluesetik Southern Rockeraino, Shuffle, Funky Blues, Swing edo Rock and Roll bezalako estilo desberdinetatik pasatuz. Hamonden bakarkako azkarraz edo Cigar Box baten soinu zaharraz, electric power band batekin lagunduak, Bluesen historian zehar bidaiatuko dugu.

Kontzertua aprobetxatuz, @arrasateblueseko garagardoa aurkeztuko da, 17/80 garagardo horia, gure Kellerren jatorrizko errezeta duena, Arrasate Blueseko etiketarekin.

Eta gainera, Arrasate Blueseko kamiseta lortzeko aukera izango da bertan!!

Animatu eta etorri, ez galdu aukera, zain gaituzu! Nik Arrasaten!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen