Frankistek laneko batailoietako presoei eramatera behartzen zituzten txapetako bat jaso du Intxortak

0
1234

Testua eta argazkiak: Intxorta 1937 kultur elkartea.

Asturias Bigarren Errepublikaren aurkako matxinatuen eskuetan erori ondoren, hauen lehen helburua arma fabrikak martxan jartzea izan zen, horietako bat Cañones de Trubia izan zelarik. Eskulan kualifikatua behar zuten, eta, horretarako, gerrako presoak errekrutatu zituzten. Unión Cerrajeran urte dezente  lanean zeramaten arrasatearrak bertara eraman zuten batzuek identifikatu ditugu: Agustin Heriz Lamarain, Tomás Ruiz de Alegria Balanzategi, Vicente Etxebarria Larrañaga eta Felix Barrutia Guridi. 

Txapa bat  jartzen  zitzaien besoan eta bertan, P. G. inskripzioa inprimatuta dago. (Gerrako presoak). Horietako batek, Agustin Heriz Lamarainen Dragones batailioko milizianoak, horietako bat gorde zuen, eta senideek Intxorta 1937 kultur elkarteari eman digute, Elgetako Memoria Historikoaren Interpretaziorako Euskal Zentroan argazki horiekin batera erakusteko. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen