Iñigo Arregi eskultorea Madrilgo Arte Garaikidearen Azokan izango da

    0
    985

    Portadako argazkia: DV. Barruko argazkiak: Art Madrid.

    Madrilgo Arte Garaikideko Azokaren hamaseigarren edizioan arrasatearrak hartuko du parte. Iñigo Arregi eskultoreak maiatzaren 26tik 30era bitartean egingo den Art Madrid azokan emango du bere lanaren berri. Arregiren obra Cibeles jauregiko Kristalezko galerian egongo da ikusgai.

    Erakusketaren sustatzaileek oso positibotzat jo dute Arrasateko eskultorearen parte-hartzea. “Iñigo Arregi euskal eskultorea XX. mendeko euskal eskulturaren oinordeko garrantzitsuenetakotzat hartzen da, berezko lengoaiarekin, altzairuzko xaflak ebakitzen ditu formekin, inklinazioekin eta bolumenekin jolastuz amaitzeko puzzle bat balitz bezala ahokatuz, bere lanek erakusketa ugaritan parte hartu dute eta bere eskultura monumentalak hainbat espazio publikotan ikus daitezke.”

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen