2014tik egon den erasoaldi lazgarriena ari da pairatzen Palestina, Estatu Sionistaren aldetik. Oraingoz, hildako palestinarrak ehundik gora diren arren, lurreko erasoa ere hasten bada kopuru horrek gora egingo du ikaragarri; indar korrelazioan erabateko desoreka baitago Gazan, Zisjordanian, nahiz gainerako lurralde palestinar okupatuetan.
Sufritzen duen apartheid eta okupazio egoeraren aurka herri palestinarra altxatzen den bakoitzean, Europar Batasuneko eta NATOko herrialdeetako agintari nahiz politikari gehienak zinismoz beterik alde biei deseskalada eskatzen hasten dira, Israelek aurrera daraman genozidioa armatzen eta ekonomikoki nahiz diplomatikoki babesten duten bitartean.
Internazionalistok, ordea, konpromiso etiko eta politikoa exijitzen dugu, munduko herri zapalduekin argi eta garbi lerrokatzeko, euren borroka babesteko; eta Palestinaren kasuan, behingoz Estatu Sionistaren izaera genozida eta inperialistaren aurkako neuri zehatzak hartzeko, hasteko, Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainekin bat eginez.








