Gipuzkoako pentsiodunen bizikleta martxa Arrasatetik igaroko da maiatzaren 26an

0
963

Argazkia: MB artxiboa.

Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, ‘Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!’ lelopean. Guztira, sei izango dira Gipuzkoa osoa zeharkatuko duten etapak.


Maiatzaren 26an, asteazkenean, Zumarraga eta Bergara arteko etapa egingo dute, eta orduan Arrasatetik igaroko dira. Eguerdiko 12:30ak aldera iritsiko dira Gipuzkoa etorbidetik Herriko plazaraino, non bazkalduko duten.


Pentsiodunen bizikleta martxa maiatzaren 29an amaituko da, arratsaldeko 16:30ak aldera, Alderdi Ederren, Donostian, eta 17:00etan manifestazio bat abiatuko da bertatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen