Bi autok aurrez aurre talka egin dute Nafarroa etorbidean

0
1808

Arratsaldeko 15 25ak aldera istripu bat izan da G-627 errepideko 37. kilometroan, Musakolatik Debagoienako ospitalera daraman bidegurutzean, Nafarroa etorbidean. Bi autok aurrez aurre egin dute talka, eta ondorioz, emakume bat zauritu da. Anbulantzia batek Debagoienako ospitalera eraman du. Hasiera batean, zirkulazioa kaltetu da garabiek ibilgailuak kendu dituzten arte, eta garbiketa zerbitzuak behar izan dira ibilgailuetako kristal hondarrak kentzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen