Assatak eta Haizea & Ningrak, musika beltza oinarri, kontzertua eman dute

0
1185

AGAKOren 30. urteurreneko egitarauaren baitakoa izan da. Taula gainean, Haizea & Ningrak biko arabarrak hip-hopa eskaini dute, eta talde “musakolarrak” funk eta rocka. Konprometituak biak ala biak.

Aurrera doa AGAKOren 30. urteurrena ospatzeko egitaraua, segurtasun neurriak hartuta. Gaztetxeak berak antolatuta, gaur eguerdian kontzertu bikoitza izan da.

Haizea & Ningra bikoak hip-hop konprometitua, feminista jendarteratu ditu, eta ikus-entzuleek gustura jarraitu dute emanaldia.

Ondoren, Assata boskote musakolar-arrasatearra, “etxean jotzeko desiatzen” zegoena, gaur azkenik taula gainera itzuli ahal izan da, noiz eta AGAKOren 30. urteurrenean.

Arkaitz, Beñat, Jokin, Jon eta ‘Momo’k funk eta rock kontzertua eman dute, taldearen ‘Dantzatu, madarikatuok!’ lehen diskoan oinarrituta.

Bertsio bat edo beste ere eskaini dute, adibidez Ruper Ordorikaren ‘Zaindu maite duzun hori’. Publikoak gustura jarraitu du emanaldia. Gaur arratsaldean 30. urteurreneko azken ekitaldia izango da Monterron parkean 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen