Izan ere, aurreko bozketetan %35ekoa izan zen eta gaurkoetan %45 izan da, goiz eta eguerdiko Arrasateko parte-hartzea kontuan hartuz.
Orduan bozkak 5939 izan ziren eta gaur 7797 izan dira, aipaturiko denbora tartean. Kulturateko bozkalekuetara sartzeko, ilara luzea sortu da eguerdiko 14:00ak aldera.

Espainiar Estatuko Gobernuak aditzera eman du hurrengo parte-hartze datuak arratsaldeko 18:00etan emango dituela jakitera.
Albistea osatzen gabiltza




