Argazkia: MB artxiboa / Irudia: Arrasateko Mugimendu Feminista.
Indarkeria matxistak emakume bat gehiago erail du, atzokoan Bilbon, eta seme-alaba txikiak aurrean zirela.
Bortxa matxistak sei emakume euskal herritar erail ditu dagoeneko aurten, eta 138 emakume eta 13 seme-alaba 2003. urtetik.
Arrasateko Mugimendu Feministak erailketa bilkuraren bitartez ere salatzera dei egiten du: gaur, ostirala arratsaldeko 18:30ean Herriko plazan.
“Aski da!” aldarrikatu dute deitzaileek, eta “autodefentsa feminista!”ren beharra azpimarratu dute.





