Argazkia: MB artxiboa / Irudia: Itaia Debagoiena.
Indarkeria matxistak emakume bat gehiago erail du, atzokoan Bilbon, eta seme-alaba txikiak aurrean zirela.
Bortxa matxistak sei emakume euskal herritar erail ditu dagoeneko aurten, eta 138 emakume eta 13 seme-alaba 2003. urtetik.
Arrasateko Itaiak erailketa bilkuraren bitartez ere salatzera dei egiten du: gaur, ostirala arratsaldeko 19:00etan Seber Altuben.
Izan ere, “ezinbestekoa da indarkeria matxistaren aurka borrokatzea!! Batu mobilizaziora!!”.





