Neomak taldeak abenduaren 23an kontzertua emango du Arrasaten

0
1583

Argazkia: Neomak.

Euskal taldeak, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learreta arrasatearrak barne, ‘Lazturak orbain’ aurkezten dihardu han eta hemen.

Alaitz Eskudero Unanue eta Garazi Otaegi Lasartek ere osatzen dute folka eta elektronika uztartzen dituen taldea.

Arrasateko emanaldia abenduaren 23an izango da, 19:30etik aurrera Amaia Udal Antzokian, eta sarrerak jada agortu dira.

Bigarren disko honekin “bizitza bera etengabeko aldaketa” dela transmititzen dute, “eta aldaketek beldurra dakarte askotan”.

“Kanpo zein barne beldurretan bidaia da disko berria; eta kantu bakoitza, beldurrei begiratzeko modu bat. Gu geu aldatuz goazen heinean, desberdin kudeatzen baititugu gure beldurrak”.

“Oraingo honetan, orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu, eraldaketa agerian utzi. Indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean. Hausturak eta konponketak historiaren parte baitira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen