Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokian bi ospakizun egingo dituzte igandean

0
1978

Azaroaren 29an, igandean, bi ospakizun egingo dituzte Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokian.

Lehenengoa goizeko 11:00etan izango da, Eukaristia familiarra. Bereziki, familia-katekesiaren barruan parte hartzen duten herritarrak gonbidatu dituzte.

Ondoren, eguerdiko 12:00etan, Arrasateko kooperatiba-mugimenduaren sortzaile izan zen Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen