Nortasun agiri espainiarra eta pasaportearen tramitazioa Kulturolako aterpera lekualdatuko dute

0
1681

Orain arte zerbitzua Arizmendiarrieta plazan eskaini du Polizia espainiarrak, baina abenduaren 1etik aurrera leku berrian egingo du.

Udalak adierazi du “lekualdaketa Polizia Nazionalak eskatutako baldintzak betetzeko egin” dela, “bertaratzen diren langileen lan-baldintzak hobetzeko eta herritarrei arreta egokiagoa eskaintzeko”.

Kulturolako aterpeak “itxaroten dauden herritarrentzat baldintza hobeak izango ditu, bereziki adinekoentzat edo mugikortasun-zailtasunak dituztenentzat”.

Izan ere, “aterpe-guneak eta eserleku egokiak izango ditu”. Kokapen berria abenduaren 1eko zerbitzuan eta ondorengoetan ezarriko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen