Udalak 15 langabe kontratatzeko izen-ematea ireki du

0
1916

Izena emateko epea azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, lanpostu hauek eskaintzen direlarik: hiri-altzarien eta eraikinen garbiketako 4 peoi, baso-lanetako 4 peoi, lorezaintzako 2 langile, igeltserotzako peoi 1, igeltserotzako ofizial 1, pintore 1, baso-langileen lantaldeko talde-buru 1, eta Kirol eta Osasun Zerbitzuko dinamizatzaile 1.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Udala.

Lanbideren 2026ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren barruan, sei hilabeteko eta lanaldi osoko 15 kontratu eskainiko ditu Udalak.

Arrasateko Udalak 15 langabe kontratatuko ditu Lanbideren Enplegua Sustatzeko 2026ko Toki Ekintzetarako programaren barruan. Kontratuak aldi baterakoak izango dira, sei hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (% 100).

Eskainiko diren lanpostuak

Udalak honako lanpostu hauek betetzeko kontratazioak egingo ditu:

  • Hiri-altzarien eta eraikinen garbiketako 4 peoi.
  • Baso-lanetako 4 peoi.
  • Lorezaintzako 2 peoi.
  • Igeltserotzako peoi 1.
  • Igeltserotzako ofizial 1.
  • Pintore 1.
  • Baso-langileen lantaldeko talde-buru 1.
  • Kirol eta Osasun Zerbitzuko dinamizatzaile 1.

Lanpostuen egitekoen artean daude, besteak beste, hiri-altzarien garbiketa, espaloien konponketa, lorategien mantentze-lanak, baso eta natura guneen zaintza eta Kirol eta Osasun Zerbitzuaren bidez herriko eragileekin eta herritar taldeekin lan egitea.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea, bai hautagaitza dagokion enplegu-eskaintzara bidaltzen den unean, bai kontratua hasi aurreko egunean.
  2. Deialdia egin baino gutxienez sei hilabete lehenagotik Debagoieneko udalerriren batean erroldatuta egotea.
  3. 2025eko ekitaldiko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen deialdien barruan edo EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdian erakunde berak kontratatutako pertsona ez izatea.

Nola eman izena?

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Lanbiden eman beharko dute izena, bulego kolaboratzaileetan edo webgunearen bidez. Izen-emateko epea azaroaren 20tik 27ra izango da, biak barne.

Lanbidek egingo du hautagaien aurretiko aukeraketa, eta azken hautaketa Udalak egingo du, egokitasun-probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merezimenduak baloratuz.

Deialdiari buruzko informazio gehiago, hautaketa-proben xehetasunak eta prozesuaren jarraipena Arrasateko Udalaren webguneko lan-eskaintzen atalean kontsultatu ahal izango dira. Informazioa BAZen ere eskuragarri egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen