Txatxilipurdik hezitzaileak behar ditu 2027ko Txikilandia jolas parkerako

0
2040

Txatxilipurdi Elkarteak hezitzaileak kontratatuko ditu 2027ko Txikilandia jolas parkerako. Lanaldia urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izango da, orduka.

Lanposturako ezinbestekoa da 18 urte beteta izatea, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea eta abenduaren 30ean, 18:30ean, Uarkapeko pilotalekuan egingo den hezitzaileen bilerara joatea.

Kontuan hartuko dituzte, besteak beste, Txatxilipurdiko zerbitzuetan edo Kultura Saileko tailerretan hezitzaile aritu izana, aurreko urteetan Txikilandian lan egin izana, begirale titulua izatea edo ikasten aritzea, Arrasatekoa izatea, euskalgintzan ibilbidea izatea eta C1 euskara titulua edo baliokidea izatea.

Interesa dutenek curriculuma bidali behar dute txikilandia@txatxilipurdi.eus helbidera, abenduaren 4a baino lehen. Jasotako curriculumak aztertu ondoren, hautaketa-irizpideak betetzen dituztenekin jarriko dira harremanetan.

Informazio gehiagorako, 943 79 54 46 telefono zenbakira deitu eta Itsaso, Malen edo Ixiarrengatik galdetu daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen