LEKeko ikasleak Gasteizko izotz pistara joango dira patinatzera azaroaren 28an

0
1283

LEKeko eskola kiroleko ikasleak Gasteizko BAKH izotz pistara joango dira azaroaren 28an, patinatzera. Izena emateko epea azaroaren 11n zabaldu zen, eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek helarazi dute izena emateko informazioa.

Azken hiru asteetan eskubaloia landu ondoren, ikasleak beste kirol jarduera batzuetan hasi dira. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak esku pilotan ari dira, eta herri kirolak ere landuko dituzte. 5. eta 6.mailakoek, berriz, boleibolean eta esku pilotan jardungo dute.

Abenduaren 12an herri kirol eta esku pilotako topaketak egingo dituzte: 3. eta 4.mailako ikasleek herri kiroletan parte hartuko dute, eta 5. eta 6.mailakoek esku pilotan.

Larunbat honetan ez dute jarduerarik izango, baina azaroaren 28ko patinaje irteerarekin ekingo diote berriro egitarauari. LEKetik ikasleak izena ematera eta parte hartzera animatu dituzte, datozen hilabeteetan kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez elkarrekin gozatzen jarraitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen